Hasiera
2010-2011: JARDUNEN IKASTURTE BERRIA - Haurrentzat eskaintza PDF Inprimatu E-posta
jardun-k idatzia   

Ikasturte berriarekin batera JARDUNek bere egitasmoak martxan jarriko ditu urriaren 2tik aurrera. Izena Jardunen bulegora (Errotalde jauregia z/g) etorri edo deituta (943763661) eman beharko da irailaren 24a baino lehen. 

ESKAINTZA 

Asteburuetako Aisialdia 

  • LH 3,4,5 eta 6. MAILAKOENTZAT

          Zapatu eta domeketan 17:00etatik 20:00etara Arrizuriaga Jauregian

          Jolasak, eskulanak, irteerak…            

             ·         Urteko kuota  42 €, bazkideak 37 €

Urriak 2-3 ATE IREKIAK

Txapligu 4Txapligu 2

 Dantza eskola 

  • Taldeko Euskal Dantzak

          Astean ordubeteko saioa Aranzadi ikastolanAranzadi ikastolan

            ·         Hiruhileko kuota 36 €

 

         Dantzariak 

Bertso eskola 

  • Taldeko Euskal Dantzak

          Astean ordubeteko saioa Arrizuriaga Jauregian

        ·         Doan

 

         Bertso eskola 

Trikiti eskola 

  • Soinua

          Astean ordubeteko saioa Arrizuriaga Jauregian

         ·         Hiruhileko kuota 67 €, bazkideak 57 € 

  • Panderoa

          Astean ordu erdiko saioa Arrizuriaga Jauregian

          ·         Hiruhileko kuota 57 €, bazkideak 47 €

 

 

         Trikitilariak 

JARDUNEN BAZKIDE EGITEKO HAURREN URTEKO KUOTA 10 € 

IZEN EMATEA

JARDUN EUSKARA ELKARTEA

Errotalde jauregia z/g943763661 / 943760819

Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

www.jardun.net

 ORDUTEGIA

9:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara

Ostiraletan: 18:00etara

 
TXALAPARTA IKASTAROA
Egilea Jardun, noiz 2010-07-08 15:40 Atala : Kultura

Uztailaren 26tik 30era, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara txalaparta jotzen ikasteko aukera izango da Pello Mujika irakaslearekin. 10 orduko ikastaroa izango da eta prezioa 20€zango da (bazkideek 18€). Ikastaroan izena emateko azken eguna uztailaren 21a izango da.

Gehiago irakurri...

 
GAZTETXOEN ARTEKO X. OLINPIADAK
Egilea jardun, noiz 2010-05-19 10:42 Atala : Haur eta gazte saila

JARDUN EUSKARA ELKARTEAk 8-11 urteko gaztetxoentzat X. Olinpiadak antolatuko ditu. Olinpiada hauetan 4, 5 eta 6. mailako gaztetxoek hartu dute parte (60 inguru). 8 talde aritu dira lehian eta 4 larunbat arratsaldetan proba desberdinak egin dituzte. Herri kirolak, bolo, toka eta igela, igerilekuko probak eta Jarduntxioaren jolasa.  Joan zen larunbatean, maiatzak 15, amaitu ziren olinpiada hauek eta proba guztietako puntuazioak batu ondoren ALBONDIGA ERREAK taldea izan da irabazlea. Irabazitako saria irteera bat izan da, uztailaren 7an, Arcachoneko aquaparkera joango dira.  

ZORIONAK ETA SARIA GOZATU!!!!!

 

Gehiago irakurri...

 
Eneko Ibañez gasteiztarrak egin du Pazkoetako zapirako marrazkia
Egilea jardun, noiz 2010-05-13 09:49 Atala : Artikuluak

Jardunek antolatu zuen zapirako marrazkia eta leloa aukeratzeko lehiaketa. Guztira 14 lan aurkeztu dira eta irabazlea Gasteizko Eneko Ibañez izan da. Zapiko irudia dantzarietan oinarrituta dago eta leloa ere irudiarekin bat dator 'Bergara dantzan euskararekin plazan'. Enekok 60 euroko saria jaso du. 1.200 zapi egin dituzte jaietarako eta egubakoitz eta zapatuan egongo dira salgai San Martin plazan 3 euroren truke.

Zapiarekin batera urtero pegatinak ere ateratzen ditu Jardunek, euskararen aldeko leloa dutenak, jendearen sentsibilizazio eta motibazioa bilatzeko. Aurten, pegatina berri bat atera ordez, Jardunek 20 urte bete dituenez, urte guzti hauetan ateratako pegatina desberdinak kaleratuko ditugu.


Gehiago irakurri...

 
MAIATZAREN 8AN ZUMAIAKO ALGORRI ZENTROA ETA FLISCH-AK IKUSTERA JOANGO GARA BERRIKETAN EGITASMOTIK
Egilea jardun, noiz 2010-05-05 13:27 Atala : Artikuluak

Aupa Berbalagunok!

Datorren maiatzak 8rako Zumaiara irteera egingo dugu Berriketanetik. 9:30ak inguruan zumaian gelditu eta Algorri interpretazio zentroa ikusiko dugu. Algorri, ingurumen heziketarako beharrezko azpiegiturak dituen natur zentro modernoa da, hala nola, ikus entzutezko gela, langela, liburutegia, erakustaretoa...etab., eta hau guztia naturgunetik oso gertu.

 

centro6

 

Ondoren gia bat lagun dugularik ordu eta erdi inguruko ibilbide gidatua egingo dugu Zumaiako flisch-en inguruan. Zumaiako Flysch-a munduko azaleramendurik garrantzitsu eta ikusgarrienetariko bat da duda barik. Lurraren historia irakur daitekeen liburu ireki bat da. Irteerak modu oso didaktikoan K/T muga, aldaketa klimatikoak, Pirineoen altxatzea...etab. erakusten ditu.

ubicacion
 Zer da flyscha?  Flysch. Hitza ezaguna da, eta askori Zumaiako labarrak etortzen zaizkie burura hura entzundakoan. Baina, berez, ez da Zumaiako berezitasun bat, askoz ere orokorragoa da. Hain zuzen ere, itsas hondoan sedimentazioz sortutako arroka-mota da flyscha, eta, Zumaian ez ezik, mundu osoan dago. Flyschean material sedimentario gogorrak eta bigunak txandakatzen dira; hau da, gogortasun desberdineko geruzaz osatuta dago, eta horrek hostopil-itxura ematen dio. Nolanahi ere, gero eta gutxiago erabiltzen da flysch terminoa, oso zabala delako. Bide batez, hitzaren jatorria suitzar-alemaniarra da, Alpeetan deskribatu baitziren lehen aldiz era horretako arrokak.  

65 8432IRTEERA EGUNA: Maiatzak 8, larunbata.Informazioa gehiago JARDUNen.Anima zaitez! Gure kostaldea ezagutzera!

Gehiago irakurri...

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria 1 Zenbatetik 7